ALZHEIMERRAREN KONTRA EGINGO DUGU ELKARREKIN?

ZUBIARTEk bat egiten du alzheimerraren kontrako borrokan AFA BIZKAIA(Bizkaiko Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten gaixoen senitartekoen elkartea) elkartearekin elkarlanean. 

Gure helburua gaixotasun hori agerian jartzea da, eta eragindako pertsona guztien bizimodua hobetzen laguntzea.

 

ZERGATIK HITZ EGITEN DUGU ALZHEIMERRAREN EPIDEMIAZ?

 

Alzheimerraren gaixotasunak bi pertsonatik bati eragiten dio, zuzenean edo zeharka. Zoritxarrez, konponbide mediko bat lortzeko borrokak eta ikerketak euren horretan jarraitzen badute ere, denak adierazten du mundu-mailako epidemia bat dela. Izan ere, aurreikusten da 2050erako eragindako pertsonen kopurua gaur egungoa halako bi izango dela.

 

NOLA LAGUNDU DEZAKEZU EPIDEMIA HORRI AURRE EGITEN? 

 

Sartu http://donatusrecuerdos.org/donacion/ webgunean, utzi zure oroitzapena eta egin dohaintza bat AFA Bizkaia elkarteari. Bildutako diru guztia gaixoen bizimodua hobetzeko materiala erosteko erabiliko da.

 

Lagundu ekintza hau oroimenean gera dadin!!

 

Eskerrik asko. 

2 aparkaleku ordu doan zure erosketekin

Informazio gehiago