
GURE MERKATARITZA GUNEA
Zubiartek, Bilboko erdialdean, diseinu esklusiboa eta abangoardiako arkitektura uztartzen ditu, 70 moda-, osagarri-, kirol-, etxe- eta lurrin-denda baino gehiagorekin. Gainera, 8 zinema-areto, supermerkatu bat eta eskaintza gastronomiko zabala ere baditu. Zubiarte Deustuko zubi ondoan dago kokatua, Guggenheim museoaren, Iberdrola dorrearen eta Euskalduna Jauregiaren artean, eta zure erosketekin doan aterako zaizun aparkaleku zabala du.
0- ITSASADARREKO SOLAIRUA
1- ZUBIKO SOLAIRUA
2- GOIKO SOLAIRUA
INGURUMENA
Zubiartek badaki bere jarduerak, giza jarduera guztien moduan, eragina duela ingurumenean. Zubiartek aitortu egiten du, bere jardueren esparruan, ingurumenaren garapenean modu proaktiboan laguntzeko erantzukizuna duela, uneko eta etorkizuneko belaunaldien onurarako. Horregatik, Zubiartek honako konpromisoak hartu ditu:
- Eko-efizientzia pixkanaka erabiltzen hastea kudeaketaren eta lehiakortasunaren erreferente gisa.
- Ingurumen-garapena etengabe hobetzea gure inbertsioetan, produktuetan, prozesuetan eta jardueretan.
Ingurumenaren alorreko legeria eta bestelako ingurumen-araudiak betetzen ditugula bermatzea, jokabide arduratsuak hartuz legeriarik ez dagoen kasuetarako. Ingurumenarekin lotutako hainbat helburu eta xede definitu ditugu, besteak beste: ingurumenarekin lotutako informazioa hobetzea, ingurumen-baliabideei behar duten garrantzia ematea, kutsadura ekiditea, isurtzeak mugatzea eta zerikusia duten eragileen sustapena, hedapena eta parte-hartzea. Azkenik, bermatu egiten dugu Ingurumen Politika hau dokumentatu, aplikatu eta mantentzen dugula eta langile eta zerikusia duten eragile guztiei jakinarazi egin diegula. Gainera, modu aktiboan lan egiten dugu politika honen eta, bereziki, bere emaitzen hedapen eta sustapenerako, publiko orokorraren eta zerikusia duten eragileen aurrean.
ERANTZUKIZUN SOZIAL KORPORATIBOA
Gure erantzukizun sozialaren inguruko politikaren oinarria dira ingurumen-kontzientziaren, gizarte-kontzientziaren, gizartea irekitzearen, konfiantzaren eta etikaren balio eta printzipioak.
Gure inguruko gizartearen errealitatearen ezaguera sakontzen ahalegintzen gara, esaterako, osasunaren, kulturaren eta kirolen alorretako gizarte-erakundeekin elkarlanean arituz eta erakunde horiei laguntza emanez.
Merkataritza-guneen kudeatzaile gisa, normala da gure komunitateei eragiten dieten gizarte-aferetan interesa izatea. Erregulartasunez antolatzen ditugu komunitateari zuzendutako ekintzak, normalean kulturaren edo ingurumenaren alorrekoak izaten direnak eta, zenbaitetan, talde zehatzei zuzendutakoak ere, hala nola, haurrak edo adineko pertsonak. Gizarte-elkartasuneko erakundeekin lankidetzan aritzen gara gure merkataritza-guneetan antolatutako bilketa-kanpainen bidez eta enpresa- eta tokiko-emaitzen bidez. Enpresaren alorrean, sistema bat ezarri dugu gure langileek komunitateko ekintza boluntarioetan parte har dezaten sustatzeko eta, helburu horretarako, denbora jakin bat ematen diegu.
Zubiarte Merkataritza Gunearen Zuzendaritza