
100 MONTADITOS
2. SOLAIRUA
100 MONTADITOS BILBAO
Cadizko taberna tradizionaletako airea Zubiarteko 2. solairura dator 100 montaditos jatetxearen eskutik. Bere mostradoreak, bere azulejudun kartel klasiko eta ikonikoa hala nola gainazal zuridun barra beltza lagun, ez du bisitari bakar bat epel uzten. Bere lokalean erosten duzun janaria urrats gutxi barru dagoen jantoki erraldoi partekatuan gozatu ahal izango duzu. Eremu argi hau, mahai, aulki nahiz haur-aulki altu ugarirekin osatuta dago. Gainera, bere beirate itzeletik Uribitarte Pasealekua ikusi ahal izango duzu zure montaditoak dastatzen dituzun bitartean.
100 MONTADITOS SUKALDARITZA-ESTILOA
Izenak berak adierazten duen bezala, montaditoak (ogitarteko txiki eta gozo batzuk) lokaleko sukaldeko izar nagusiak dira. Kartan 100 aukera ezberdin eskaintzen dituzte, zeinetan gustu orotarako konbinazioak aurkitu ahal diren: gazta zaleentzat, hegaluzea gogoko dutenentzat, aukera begetariano baten aldekoentzat, etab. Jatun horietakoa bazara, edo lagunekin edo familiarekin joatea gustatzen bazaizu, bost montaditorekin osatutako taulak aukera ezin hobea dira zuretzat. Gainera, bere montadito paregabeak osatzeko hiru entsalada mota eta zortzi aperitibo ezberdin eskaintzen dituzte; amaiera gisa, gozozaleenen grina piztuko duten hainbat postre.
100 MONTADITOS ORDUTEGIAK
Bazkari, askari edo afari gozo bat gozatu ahal izan dezazun, 100 Montaditos zabalik dago astelehenetik ostegunera 13:00etatik 22:00etara, ostiral eta larunbatetan 13:00etatik 23:00etara.
100 MONTADITOS TELEFONOA
Edozein zalantza argitzeko, 100 Montaditos Zubiartera deitu ahal duzu 94 602 26 26 telefonora deituz.
