CHOPS Green & Grill
2. SOLAIRUA
CHOPS GREEN & GRILL BILBAO
Merkataritza-guneko bigarren solairuan kokatuta, Zubiarteko Chops Green & Grill zure errutinatik deskonektatzeko eremu bat eskaintzearren sortu da. Zura nahiz landaretza bezalako material naturalak erabiltzeak ukitu moderno eta epela ematen dio lokalari.
CHOPS GREEN & GRILL SUKALDARITZA-ESTILOA
Buffet kontzeptu berri batean espezializatuta, Chops Green & Grill-en zure gustuen eta beharren neurrira sortu ahal izango dituzu zeure bazkaria edo afaria. Bere kalitate bikaineko osagai freskoak hala nola errezetak (izaera klasikotik berritzailera artekoak) bere nortasun-seinale nagusienak dira. Buffetean, entsalada gozoak diseinatzeaz gain, parrillan egin berriak diren platerak, hanburgesak eta artisau-pasta eta -pizza dastatu ahal izango dituzu. Amaitzeko, tartak nahiz izozkiak dakartzaten postre ugari probatu ahal izango dituzu. Eutsi ezinezkoa gertatuko zaizun kapritxo gozo-gozoa.
Aipamen berezia merezi dute bere menu osasuntsuek, alegia zapore onenei uko egin gabe modu orekatuan bazkaltzeko edo afaltzeko aukera emango dizuen plater horiek.
CHOPS GREEN & GRIL ZERBITZUAK
Chops Green & Grill-en take away buffet-a eskaintzen dute. Zerbitzu berritzaile honek mekanika praktiko eta erraza du: nahi duzun tamainako tupper bat aukeratzen duzu (edo bat baino gehiago, tentazioari eutsi ezin badiozu), eta prezioa etxera eramaten duzun kopuruarekin egokitzen da.
CHOPS GREEN & GRIL ORDUTEGIAK
Astelehenetik igandera zabalik, Chops Green & Grill-ek bazkari eta afarirako ordutegi konpleto bat dauka. Zehazki, bere platerak gozatzeko aukeran dituzu astelehenetik ostegunera, 13:00- 16:00; ostiral eta larunbatetan, 13:00-16:30 eta 20:00-23:30; eta igandetan, 13:00-16:30 ordutegiak.
CHOPS GREEN & GRIL TELEFONOA
Zalantzen baterako edo erreserba bat egiteko, Chops Green & Grill-ekin harremanetan jar zaitezke 94 618 17 26 telefonora deituz