KFC
2. SOLAIRUA
KFC BILBAO
Zapore Estatubatuarra Zubiarteko bigarren solairura dator Kentucky Fried Chicken-en eskutik. Bere lokal dotorean, planetako oilasko bikainenaz gainera, bere espezialitateak dastatzeko hiru eremu ezberdin aurkituko dituzu: barra bat – jangela amerikar petoena birsortzeko –, zenbait mahai baxu eta barnealdeko terraza lasai bat zentroko galeriara bistak dituena.
KFC SUKALDARITZA-ESTILOA
KFCk zerbaitetaz harro egon badaiteke, bere oilasko gozoaz da. Izan ere, bere errezeta gozo eta sekretuak frankizia bihurtu du mundu mailan, nonahi ere arrakasta lortzeko gai izatera helduz. Dena 1930ean hasi zen, Koronela – izen horrekin ezagutzen da bere sortzailea – bere lokal txikian oilaskoa prestatzen hasi zenean, errezeta propio batean oinarriturik. Bere oilaskoa besteetatik bereizten duena bere arrautza-irin harrigarria da, zeinek hamaika belar eta espezieren nahasketa sekretuari esker zapore paregabea lortzen duen. Hainbat ezbeharren ondoren, 50eko hamarkadan, negozioa hedatzen hasi zen, egungo egoerara iritsi arte: pelegrinazio tenplu bat oilasko zaleentzat.
Bertako kartan, hegotxoak, zerrendak, hanburgesak, wrap-ak, entsaladak hala nola askotariko saltsak eta postreak aurkituko dituzu. Cowboy amerikarrik zorrotzena ere konkistatzeko gai den menua.
KFC ZERBITZUAK
Beste modu batera izan ezin zatekeenez, Kentucky Fried Chicken-ek eramateko janari zerbitzu bat eskaintzen du. Hau Zubiarteko lokalean eroso jasotzeko eran eska daiteke. Horrela nahi duzun tokian gozatu ahal izango duzu!
KFC ORDUTEGIAK
KFC, bere ordutegi zabalari esker, beti daukazu eskuragarri oilaskoz egindako bazkari, askari edo afari gozo bat gozatu ahal izan dezazun. Igandetik ostegunera 13:00etatik 22:30etara eta ostiral eta larunbatetan 13:00etatik 23:00etara bere sukaldea zabalik topatuko duzu.
KFC TELEFONOA
Edozein zalantza argitzeko, KFC Zubiarterekin harremanetan jar zaitezke 94 439 52 06 telefonora deituz.