
Krunch
2. SOLAIRUA
KRUNCH BILBAO
Kolore argiez eta zuraz markatutako estiloarekin, Krunch-ek Zubiarteko bere lokalean bazkari, askari edo afari batez gozatzeko eremu atsegina eskaintzen du. Merkataritza-guneko 2. solairuan kokatuta, barruko bere jantokiari nahiz galeriako terrazari esker, Krunch-en esertzeko mahai ugari topatuko dituzu. Bere 6 garagardo-iturriek halaber garagardo on bat dastatzeko eta indarberritzeko leku ezin hobea bihurtzen dute.
KRUNCH SUKALDARITZA-ESTILOA
Esloganak dena esaten digu: goi-sukaldaritza ogi artean. 1992. urteaz geroztik, bertan eginiko ogiaz prestatutako bokatak dira bere nortasun ezaugarri nagusia, baita euren bezeroen artean ospe handia irabaztea ahalbidetu diotenak ere. Bere kartan, halaber, lehen plater gozoak dituzte, zeinetan nabarmentzekoak diren bere patata kurruskariak edo kroketak; entsalada osasuntsu eta freskagarriak, zeinen artean aukera begetariano bat aurkitzen dugun; sandwichak kristalezko ogiarekin edota bertako ogi sarituarekin, lehen mailako kalitateko osagaiekin eta hanburgesa kurruskariekin prestatutako plater konbinatu konpletoak. Gozo zalea bazara, ezin dituzu postre eta askariak dastatu gabe utzi: opiltxoak, coulant-ak, irabiatuak, apple cake-ak, etab. Ezinezkoa tentazioari eustea!
KRUNCH ORDUTEGIAK
Krunch-ek ordutegi zabala eskaintzen du astegunetan zein asteburuetan, nahi duzun orotan bere sukaldaritzaz gozatu ahal izan dezazun. Horrela, zabalik aurkituko duzu astelehenetik ostegunera 12:00etatik 22:00etara, hala nola ostiral eta larunbatetan 12:00etatik 1:00etara eta igandetan 12:00etatik 22:30era.
KRUNCH TELEFONOA
Edozein zalantzarako, Krunch Zubiarterekin harremanetan jar zaitezke 94 427 23 48 telefonora deituz.
