
LOOGO
1. SOLAIRUA
LOOGO BILBAO
Loogo dendak Zubiarteko Erdiko Plazaren kantoian kokatutako lonja zabalarekin kontatzen du. Bere osotasunean zabalik, dendak sartzeko eta bere apalen artean paseatzeko gonbitea luzatzen dizu. Tonu zuri-beltzek eta bere argiztapen zainduak erakarpen saihetsezin baterako ahalmen bat erakusten dute.
LOOGO PRODUKTUAK
Loogo Calzados-en gizonezko nahiz emakumezko bota, zapata, sandalia edo zapatilen aukera itzela topatuko duzu; guztiak ere marka onenetakoak dira eta beti azken joerak jarraitzen dituzte. Emakumezkoen oinetakoaren artean zapatila erosoak nabarmentzen dira, plataforma bertsioan edota estilo informalago batean eskaintzen direnak. Horiei esker, egun osoa lanean edo batetik bestera joanez eman dezakezu zure oinak kaltetu gabe. Zapaten harira, takoi altu, ertain, zabal eta lauetakoak daude. Halaber oinetako femenino dotore multzo zabalarekin kontatzen du apain-apain jantzi ahal izan zaitezen edonolako boda, bataio edota sortu ahal zaizun nolanahiko ospakizunetara, urte-sasoia edozein dela ere. Negura begira, denda larru-azalez eratutako bota beroez hala nola betiko katiuskez (euri-egunetarako ezinbestekoak) bete ohi da. Gizonezko oinetakoen harira, zapata informalak, adibidez zapatilak edo txankletak eta zapata dotoreak, kasu oxford markakoak edota mokasinak eskaintzen dizkigute. Mendiko botek ere badute euren eremu propioa.
LOOGO ORDUTEGIA
Dendara hobekien datorkizun unean etor zaitezen, Loogo Calzados dendak irekitze ordutegi zabala eskaintzen du, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 22:00etara.
LOOGO TELEFONOA
Produktu baten stock-a ezagutu edo sortu ahal zaizun bestelako zalantzaren bat argitzeko, Loogo Zubiartera dei dezakezu 94 439 23 45 zenbakia markatuz.
