Nails Boutique
PLANTA 1
NAILS BOUTIQUE BILBAO
1. solairuan kokatuta, Nails Boutique guneak zure azazkaletarako tratamendu onenak dakartza Zubiartera. Bere eremua nortasunez betetzen duten tonu alaiek, bere mahai zaindu eta txukunek hala nola bere langileen adeitasunak, manikura bikain bat egitea nahi duen ororentzat erreferentziazko tenplu bihurtzen dute.
NAILS BOUTIQUE ZERBITZUAK
Nails Boutique espezialista da bere bezero guztien azazkalak zaintzen eta apaintzen, gizonenak nahiz emakumeenak. Bere filosofia bi ildo nagusitan oinarritzen da: kalitate oneneko esmalteak eta produktuak erabiltzea, eta erronka zailenei aurre egiteko gai diren manikuragile profesionalez osatutako talde batekin kontatzea. Bere zerbitzurik eskatuenen artean daude bere manikura ospetsuak, guztiak ere bertsio express eta erdi-iraunkorrean, eta bere jelezko azazkalak. Horietako edozein % 100 zure estilora egokitzeko, kolore ugariren artean aukeratu ahal izango duzu, baita horietako batzuk konbinatu ere. Aipamen berezia merezi du azazkal akrilikoen bere zerbitzuak, zeinetan akabera ugari eskaintzen dituzten, bai maila kromatikoan eta bai formari dagokionez (biribilak, dantzariak, stilettoa, etab.). Hala eskatuz gero eta gehigarri txiki bat lagun, dekorazio bereziak erantsi ditzakezu zure manikuretan. Muga zure irudimenean dago!
NAILS BOUTIQUE ORDUTEGIAK
Uneoro zure azazkalez harro egon zaitezen, Nails Boutique-ren ordutegia zabala da astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 22:00etara.