SPRINGFIELD
0. SOLAIRUA
SPRINGFIELD BILBAO
Springfield-ek denda handi bat du Zubiarte merkataritza-guneko 0. solairuan. Bere sarrera zabalak ongietorria ematen dio lokal bati zeinetan zoru ilunak bere horma argiekin kontrastatzen duen. Bere argiztapen epel eta apur bat ahulak aire intimista bat ematen dio dendari, zeinetan jantziak zein osagarriak beste edozeren gainetik nabarmentzen diren. Sarreraren eskuinaldean erakusleiho bat dauka, zeinen bidez janzteko garaian inspiratu ahal zaren bertan jartzen dituzten look ezberdinei esker.
SPRINGFIELD PRODUKTUAK
Springfield Espainiako merkatuko gizon nahiz emakumeen modako erreferenterik nagusienetako bat da. Enpresa honek, hasiera batean gizon gazteak, hiritarrak eta kosmopolitak janzteko asmoz sortu zenak, emakumeak ere bereganatzea lortu du. Arrakasta hori bere jantzien kalitateari esker lortu ahal izan da. Arropa eta osagarri horiek prestatzeko erabiltzen den lehengaia arretaz aukeratu da eta bere akaberak xehetasunez zaindu dira. Bere bildumen baitan, ebakera ezberdineko berokiak eta parkak, txaketak eta jakak, txalekoak, jertseak eta kardiganak, soinekoak eta osoko jantziak, poloak, kirol-jertseak, alkandorak eta blusak, bakeroak, kamisetak, galtzak, jogger-ak, gonak, lurrinak eta abar luze bat aurkituko dituzu. Nabarmentzekoa da, halaber, publikoa erakartzeko gai diren diseinu paregabeko eta modaren araberako lizentziadun jantziak sortzeko kolaborazioak ere egiten dituztela.
SPRINGFIELD ORDUTEGIAK
Springfieldek ordutegi zabala du, astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 22:00etara. Hamabi ordu jarraian, erosotasun osoz erosi ahal dezazun!
SPRINGFIELD TELEFONOA
Produktu baten stocka ezagutu edo sor dakizukeen beste edozein zalantza kontsultatu nahi baduzu, Springfield Zubiartera dei dezakezu 94 442 52 98 zenbakia markatuz.