Stradivarius
1. SOLAIRUA
STRADIVARIUS BILBAO
Plaza Nagusitik oso gertu kokatuta, Stradivarius dendan sartzea mundu dual batean murgiltzea da, zeinetan modernitatea eta gaztetasuna eskutik helduta doazen estilo bakar eta errepikaezin bat eraikitzeko. Bere dekorazioaren tonu zuri eta beltzak bere bildumen kontrasteen isla dira. Gustu oso desberdinak dituzten gazteak konkistatzeko gai diren jantziak eta osagarriak, betiere pasio berarekin: moda.
STRADIVARIUS PRODUKTUAK
Arropa, zapatak, sport gunea, osagarriak... Inditex talde ospetsuaren denda honek ez du inolako mugarik. Izan ere, bere molde modernoak emakumeen hainbat belaunaldi konkistatzeko gai diren denboraz kanpoko patroiekin batera bizi dira. Bere amerikanak eta puntuzko jantziak dira gehien baloratzen diren jantzietako batzuk, bere bildumetan inoiz falta ezin direnak. Ospe handia dute halaber bere kirol-jertse, praka, soineko, top, bodi, kamiseta edo festarako look-ek. Neurrien harira, XXS eta XL artekoak eta 32tik 46ra artekoak eskaintzen ditu. Era berean, praka batzuetan luzera mota ezberdinak eskaintzen ditu, gorputz baxuenetara eta altuenetara egokituz. Osagarriei dagokienez, ez dute ezer uzten tintontzian. Beraz, bere apaletan poltsak eta motxilak, imitaziozko bitxiak, zapiak eta bufandak, txanoak eta kapelak, gerrikoak, diru-zorroak, ilerako osagarriak, betaurrekoak, lurrin zoragarriak edota galtzetinak eta galtzerdiak aurki ditzakezu.
STRADIVARIUS ORDUTEGIAK
Stradivarius Zubiarteko ordutegi zabalari esker, erosotasun osoz joan ahal izango zara erosketak egitera, nahi duzun unean. Izan ere, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 22:00etara zabalik dago.
STRADIVARIUS TELEFONOA
Edozein produkturen eskuragarritasuna kontsultatu edo sor dakizukeen beste edozein zalantzari buruzko aholkua eskatzeko, Stradivarius Zubiartera dei dezakezu 94 467 98 41 zenbakia markatuz.