
Time Road
0. SOLAIRUA
TIME ROAD BILBAO
Zubiarteko 0. solairuan kokatuta, Time Road dendan bi erakusleiho handi daude, zeini esker bere bilduma zainduaren hein bat ikusi ahal izango duzun. Bere erloju eta bitxiak hormetako apaletan zein tamaina handiko erdiko bi uharte zentraletan ikusgai daude. Dendaren barrenean, ate aurrean, mostradorea dago. Haren kolore gorriak kontraste egiten du hormen zuriarekin eta lokalaren xehetasun beltzekin. Erloju perfektuaren bilaketa errazteko asmoz, marketan oinarritutako antolaketa-sistema bat sortu dute, zein erakusketarako apalen gainean dauden kartelak kontsultatuz aurkitu ahal diren.
TIME ROAD PRODUKTUAK
Ezin zitekeenez bestela izan, Time Road erlojugintzan eta bitxigintzan espezializatuta dago. Bere produktuak publiko guztien behar eta gustuetara egokitzen dira. Horrela, bere lokalean eredu abangoardistenetatik hasi eta klasikoenetaraino aurki daitezke. Horrela, orratz-erlojuak eta erloju digitalak elkarrekin bizi dira, erloju adimendunak barne hartuz. Bere erloju marken artean Festina, Lotus, Calypso, Candino edo Jaguar nabarmentzen dira. Bitxien atalean berriz, Lotus Style, Lotus Silver eta Time Road-en bitxi gama osoa aurkitzen dugu, belarritako, eraztun, eskumuturreko eta zintzilikario ugarirekin batera. Zailena gauza bakarra aukeratzea izango da!
TIME ROAD ORDUTEGIAK
Astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 22:00etara, hobekien datorkizun une batean, Zubiarteko Time Road dendara hurbil zaitezke. Zain izango dituzu irribarre haundi batekin!
TIME ROAD TELEFONOA
Produktu baten stocka ezagutu edo sor dakizkizukeen zalantzak kontsultatu nahi badituzu, deitu Time Road Zubiartera 94 618 10 02 zenbakia markatuz.
