
Merkal
0. SOLAIRUA
MERKAL BILBAO
Abandoibarra etorbideko sarrera zeharkatu bezain laster, 0. solairuan, Merkal Calzados topatuko duzu. Denda erraldoi hau hiru eremu handiren arabera antolatuta dago: bata emakumeen modari eskainia, bestea gizonezkoenari eta, hirugarren bat, haurrenari. Bere pasillo zabalek, argi epelak eta ordena zehatzak aukera emango dizute bilatzen duzun produktua modu azkar eta errazean aurkitzeko.
MERKAL PRODUKTUAK
Espainian oinetakoak banatzen dituen konpainia handienetako bat bezala ezaguna, Merkal-ek 200 dendatik gora ditu Espainia osoan zehar banatuta. Lokal hauek urtero guztira 8 milioi oinetako pare eta osagarri baina gehiago saltzera iristen dira. Arrakasta itzel hori ahalegin handiaren esker erdietsi da. Izan ere, bertako antolaketan lan egiten duten 1.200 pertsona baina gehiago horiek egunero saiatzen dira produktu onenak eta zerbitzu ezin hobea eskaintzeko. Zubiarteko bere dendan gizonezko zapaten eskaintza ugaria topatuko duzu, oinetako dotoreenetatik kiroleko oinetakoetaraino. Emakume saila da, zalantzarik gabe, lokalean leku gehien hartzen duena, bere baitan sandaliak, botak, txankletak, takoizko zapatak eta abar luze bat eskainiz. Etxeko txikienentzat, Merkalek oinetako aukeraketa zorrotza egiten egin du, kalitatea, erosotasuna nahiz diseinua lehenetsiz.
MERKAL ORDUTEGIAK
Inoiz ez dakizulako noiz sortuko zaizun zapatak erosteko beharra, Merkal zabalik dago astelehenetik larunbatera 10:00etatik 22:00etara. Horrela, hobekien datorkizunean joan ahal izango zara erosketak egitera.
MERKAL TELEFONOA
Neurri edo modelo baten eskuragarritasuna kontsultatzeko, edo sor dakizukeen beste edozein zalantzari buruzko aholkua eskatzeko, Merkal Zubiartera dei dezakezu 94 407 03 82 zenbakia markatuz.
