

ZUBIARTE
KONPROMISOAK
Zubiarten Bilbo hobeago bat eta, zergatik ez, mundu hobeago bat eraikitzeko beharrezko aldaketa sozialen parte izan nahi dugu. Horregatik, hasiera hasieratik, Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren ekintza ezberdinak jarri ditugu praktikan. Horren froga lirateke urtean zehar erakunde ezberdinekin egin izaten ditugun kolaborazioak. Horien helburua askotarikoa izaten da, gizarte mailako garrantzi nabarmeneko mezuen hedapenetik hainbat kolektibori ikusgarritasun handiagoa eman, bizimodu osasuntsua sustatu edo hondamendi naturaletan edota gatazka armatuetan jazotakoak bezalako une kritikoetan elkartasuna bultzatzerainokoa.
Gehiago jakin nahi?
Jarraitu irakurtzen eta ezagutu gure konpromiso nahiz ekintza sozialen parte bat:
ZUBIARTE
INGURUMENAREKIN
- Eko-eraginkortasuna modu mailakatuan erabiltzea Gunearen kudeaketa eta lehiakortasuna garatzeko erreferenteetako bat bezala.
- Gure inbertsio, produktu, prozesu hala nola jardueren ingurumen garapena modu etengabean hobetzea.
- Ingurumen legediarekin nahiz bestelako ingurumen erregulazio aplikagarri haiekin adostasuna bermatzea, legedi arduragabe edota hutsal bat dagoen kasuetan eredu arduratsuak erabiliz.
- Ingurumen helburu eta xedeen zerrenda bat definitzen dugu, barne hartuz:
- Ingurumen informazioaren hobekuntza.
- Ingurumen baliabideen balioespena.
- Kutsaduraren prebentzioa eta isurpenen murrizketa.
- Agente inplikatuen sustapena, hedapena eta partaidetza.
- Ziurtatu nahi dugu Ingurumen Politika hau langile guztiengana eta agente inplikatuengana heltzeko dokumentatuta, inplementatuta, mantenduta eta komunikatuta aurkitzen dela eta aktiboki aritzen garela lanean politikaren hedapenean eta sustapenean eta, bereziki, bere emaitzak helarazten oro har jendearengana eta arestian aipatutako agente inplikatuengana.
Erronka bezala hasi zena,
gaur gauzak egiteko modu bat da

Zubiarten jasangarritasunaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu. “Hondakinetatik baliabideetara: Zerotik zabortegira” zigilua lortu eta lau urtera, berretsi egin dugu, jatorrizko hondakinen kontzientziazioan eta bereizketan oinarritutako etengabeko ahaleginari esker.
TÜV SÜD multinazionalak emandako zigilu honek birziklatzearekin eta hondakinen balorizazioarekin dugun konpromisoa ziurtatzen du.
Lortzeko, Zubiarten praktika jasangarriak ezarri ditugu, hondakinak kudeatzeko estandarrak hobetuz. Hala, operadoreek, hornitzaileek eta taldeak elkarrekin egindako lanari esker, gure hondakinen % 95 baino gehiago modu arduratsuan kudeatzen jarraitzen dugu. Bizkaiko Foru Aldundiaren helburuekin bat eginez egiten dugu: hondakinen sorrera % 15 murriztea eta 5 kilotik 4,9 berreskuratzea.
Testuinguru horretan, funtsezko printzipio batzuen alde egiten dugu:
- Jatorrizko hondakinak prebenitzea.
- Produktuak eta prozesuak berrerabiltzeko eta birziklatzeko diseinua.
- Hondakinen kudeaketa, baliabideak berreskuratzeari lehentasuna emanez, azken ezabatzearen gainetik.

ZUBIARTEKO GIZARTE
ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA
Gure Gizarte Erantzukizun politika, ingurumen kontzientzia, gizarte kontzientzia, gizarteranzko, konfiantzaranzko eta etikaranzko irekitasuna bezalako balio nahiz printzipiotan oinarritzen da.
Inguratzen gaituen errealitate sozialarekiko gure konpromisoak lankidetza hala nola babes ekintzak garatzera garamatza, hainbat gizarte erakunde, osasunaren aldeko ekintzen, kultura eta kirol ospakizunen eta abarren kasuan.
Zubiarten erregulartasunez antolatzen ditugu komunitatearengana zuzendutako ospakizunak zein kultura edo ingurumen esparrurantz bideratuta egoten diren eta, alditan, talde zehatzengana, esaterako haurrak edo adinekoak. Gizarte elkartasun izaerako erakundeekin kolaboratzen dugu gure guneetako bilketa kanpainak hala nola enpresa eta toki mailako dohaintzak baliatuz. Enpresa arloan, gure langileek komunitateko borondatezko ekintzetan parte hartzea errazten duten sistema bat inplementatzen dugu eta helburu horrekin, denbora-epe jakin bat ematen diegu.
