punto violeta zubiarte
punto violeta zubiarte

GUNE MOREA
BILBON

Genero indarkeria guztion artean gerarazi behar dugu. Horregatik, Zubiarten Gune More bat gaitu dugu gure Informazio Gunean. Eremu seguru hau erabil dezakete:

Indarkeria matxista jasaten duten emakumeek.

Lagundu nahi dieten bere inguruko pertsonek.

Mota honetako eraso baten lekukoek.

Nola jokatu jakiteko informazioa behar duten pertsonek.

ZER EGITEN DUGU
GUNE MOREAN?

Protokoloa aktibatu profesionalen babesa lor dezazun.

Jazarpenaren gainean kontzientziatu, prebenitu eta aholkua eman.

ESKATU LAGUNTZA KEINU BATEKIN

Indarkeria matxistaren biktima bazara eta ahozko laguntza eskatu ezin baduzu, keinu bat existitzen da inguratzen zaituztenak horretaz modu diskretu batean ohartarazteko.

Keinu hau mundu mailan ezagutzen da eta bi urrats soilik eskatzen ditu:

punto violeta

1

Eskua altxa hatz lodia esku-zabalean gordeta.

punto violeta

2

Gainerako hatzak beherantz tolestu, hatz lodia harrapatuko bazenu bezala.

ZER EGIN NORBAIT SEINALE HAU EGITEN
IKUSTEN BADUZU ZUBIARTEN?

Biktimaren bizitza arriskuan badago:
Deitu berehala 112ra eta/edo Guneko segurtasun langileei.

Biktimaren bizitza arriskuan ez badago:
Eskatu laguntza Zubiarteko langileei.

Gure Gune Moretik biktima babestuko dugu, bere erritmoak hala nola
erabakiak errespetatuz eta ahal den guztian laguntza emanez.

Eusko Jaurlaritzako SATEVI telefonoa

900 840 111

Telefonoz larrialdiko arreta emateko zerbitzu bat da
zeinetan aurkezten dituzun beharren arabera bideratu ahal izango zaituzten.

Kontsultatu hemen informazio guztia.

punto violeta

EZ GALDU PLAN BAKAR BAT ERE
HARPIDETU GURE NEWSLETTER-EAN.

INFORMACIÓN BÁSICA PROTECCIÓN DE DATOS
Responsable de tratamiento: ZUBIARTE INVERSIONES INMOBILIARIAS, S.L.
Finalidad: La gestión de alta a la suscripción y el envío de ofertas, promociones y newsletters del centro a través de cualquier medio multicanal.
Legitimación: Consentimiento del interesado.
Destinatarios: No se comunicarán a terceros.
Derechos: Podrás obtener información adicional sobre el tratamiento de tus datos y el modo de ejercitar tus derechos o presentar una reclamación ante la Autoridad de Control española en el modo descrito en nuestra pribatutasun-politika.

Jaiotza-data: