Exposición de Klimt

KONPROMISOA KULTURAREKIN,
KIROLAREKIN ETA OSASUNAREKIN

Bilboko bizitzaren parte garenez, gozatzeko, deskubritzeko, ikasteko eta parte hartzeko aukera ematen diguten proposamenak ekartzen ditugu Zubiartera.

Jarduera, lankidetza eta esperientzien bidez, gure espazioak kulturara irekitzen ditugu, kirola babesten dugu eta ongizatearekin eta osasunarekin lotutako ekimenak ezagutarazten ditugu.

ZUBIARTERA KULTURA
HURBILTZEN DUGU

Kultura hiriko bizitzaren parte denez, Zubiarteren jardueraren parte ere bada.
Urtean zehar, hainbat jakintzagai eta adierazpidetara hurbiltzen gaituzten erakusketak, emanaldiak, topaketak eta proposamenak hartzen ditugu.

Hainbat erakunderekin elkarlanean dihardugu, esaterako ABAOrekin, gure bezeroei operaz gozatzeko aukera emateko; espazioak sortzen ditugu, hala nola “Espacio entre letras: Historias para contar”, eta gure espazioak sorkuntza modu berrietara irekitzen ditugu, adibidez, Urban Bizkaia izenekora, zentroko zenbait txoko inspirazio eta topaketa gune bihurtzeko.

Halaber, Zubiartera, Next Museum-en bidez, artearen historiako artista bikainak ekarri ditugu, besteak beste, Sorolla, Goya eta Klimt artistei eskainitako murgiltze-erakusketen eskutik.

Fair Saturday moduko ekimenak ere egiten dira Zubiarten; izan ere, kausa sozialekin zerikusia duten emanaldiak hartzen ditugu, esate baterako San Inazio Abesbatzaren kontzertua eta Roser Carrés Eskolako balleta, ASEBIERen alde.

Era berean, gure kanal propioak erabiltzen ditugu kulturarekin zerikusia duten edukiak ezagutarazteko, bisitatzen gaituztenei gure inguruneko bizitza kulturalaren zati bat hurbiltzeko asmoz.

ONGIZATEA ETA OSASUNA SUSTATZEN DITUGU

Ongizateak ere badu bere lekua Zubiarten, eta jarduera fisikoa, zaintza pertsonala eta ohitura osasungarriak gure ingurunera hurbiltzen dituzten proposamenak baliatzen ditugu horretarako.

Fitness Park ireki izanak zentroaren kirol-eskaintza ugaritu zuen, entrenamenduari eta jarduera fisikoari eskainitako espazio baten eskutik, Zubiarten kirolaren eta ongizatearen presentzia indartzeko.

Gainera, baditugu bisitatzen gaituztenen zaintza eta ongizatea sustatzen duten proposamenak eta zerbitzuak, eta gure kanalez baliatzen gara ohitura osasungarriekin, prebentzioarekin eta osasunaren zaintzarekin loturiko edukiak ezagutzera emateko.

Gure asmoa da Zubiartek gure aisialdiaz gozatzen, bizkor egoten eta geure burua zaintzen lagunduko diguten proposamenak aurkitzeko tokia izaten jarraitzea.

OSASUNAREKIN LOTUTAKO ZERBITZUAK
báscula

Baskula

medidor de tensión

Tentsio neurtzaileade

columna cardio

Zutabe kardiobaskularra

KIROLA BIZI DUGU

Kirolak ere badu bere tokia Zubiarten.

Klubekin, kirolariekin eta kirol-ekitaldiekin lankidetzan dihardugu, eta gure espazioak erabiltzen ditugu bisitatzen gaituztenei kirola hurbiltzeko.

Bilbao Basket, Athletic Club, Bilbao Night Marathon, Bilbao BIlbao eta beste kirol batzuekin –esaterako, boxeoarekin– lotutako hainbat ekimen Zubiarten sustatzen ditugun esperientzien parte dira.

Kirola hurbilago bizitzeko uneak ere sortzen ditugu, eta topaketak, jarduerak, Meet & Greets-ak, sinadurak eta zozketak antolatzen ditugu, jendea talde eta kirolari gogokoengandik hurbil egon dadin.

Kirolak, halaber, aukera ematen digu gure bezeroengana lehiaketa garrantzitsuak hurbiltzeko, hala nola BKT LaLiga Trophy Tour.

Jarduera hori kausa nagusietan parte hartzeko eta horiei laguntzeko modutzat hartzen dugu Zubiarten. “Corriendo por CTNNB1” da adibide ona: ekitaldi solidarioa, zeinean kirolak eta parte-hartzeak bat egiten duten CTNNB1 elkarteari laguntzeko. Bildutakoaren % 100 erakundeari ematen zaio.

Meet and great de Baloncesto en Zubiarte

KONTAKTU

Jarri gurekin harremanetan eta jarri martxan zure ideia Zubiarten.

Informazioa eskatu:


    Antes de darle a enviar, te invitamos a que te informes sobre el tratamiento que hacemos de tus datos:

    INFORMACIÓN BÁSICA PROTECCIÓN DE DATOS
    Responsable de tratamiento: ZUBIARTE INVERSIONES INMOBILIARIAS, S.L.
    Finalidad: La gestión de las solicitudes sobre la comercialización de espacios.
    Legitimación: Consentimiento del interesado.
    Destinatarios: A aquellos terceros implicados en el arrendamiento del local.
    Derechos: Podrás obtener información adicional sobre el tratamiento de tus datos y el modo de ejercitar tus derechos o presentar una reclamación ante la Autoridad de Control española en el modo descrito en nuestra Política de Privacidad.

    EZ GALDU PLAN BAKAR BAT ERE
    HARPIDETU GURE NEWSLETTER-EAN.

    INFORMACIÓN BÁSICA PROTECCIÓN DE DATOS
    Responsable de tratamiento: ZUBIARTE INVERSIONES INMOBILIARIAS, S.L.
    Finalidad: La gestión de alta a la suscripción y el envío de ofertas, promociones y newsletters del centro a través de cualquier medio multicanal.
    Legitimación: Consentimiento del interesado.
    Destinatarios: No se comunicarán a terceros.
    Derechos: Podrás obtener información adicional sobre el tratamiento de tus datos y el modo de ejercitar tus derechos o presentar una reclamación ante la Autoridad de Control española en el modo descrito en nuestra pribatutasun-politika.

    Jaiotza-data:

    Pribatutasuna

    Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula ulertzen dugu. Gure pribatutasun-politikan informazio gehiago eskura dezakezu, edo zure nabigatzailearen konfigurazioa nola aldatu ikasi.