BILBOKO DOG FRIENDLY
MERKATARITZA GUNEA
Zubiarten txakurrak biziki maite ditugu. Izan ere, haien begirada samurrek, zerbait lortu nahi dutenean -bereziki, janaria- jarri ohi dituzten on aurpegiek nahiz haien musu likatsuek liluratu egiten gaituzte. Horregatik, gure Merkataritza Gunea DogFriendly eremu bikaina bihurtu dugu, haientzako zerbitzu zehatzak barne hartuz.
DOG FRIENDLY
Gorozkiak jasotzeko poltsa
Edontziak
ZER ESAN NAHI DU ZUBIARTE
DOG FRIENDLY EREMU BAT IZATEA?
Oso erraza: zure txakurra beti izango dela ongi etorria. Horren arabera, berarekin joan ahal izango zara Zubiartera, nahi duzun bakoitzean harekin batera oroitzapen berrietarako bidea emanez. Zeinen erraza! Baldintza bakarra, denok gustura senti gaitezen, bizikidetza arau txiki batzuk betetzea da.
NOLA GOZATU ZURE TXAKURRAREKIN
ZUBIARTEN
1
Neurri handiko txakurrek hainbat pertsonari deseroso sentiarazten die. Hori dela-eta, 20 kg-tik gorako pisua duten guztiek muturrekoa jantzita eraman behar dute. Neurri hau bete beharko dute halaber jantziei edo altzairuei hozka egiteko joera duten txakurrek.
2
Utikan arkakuso arraioak. Gure nahia da zure lagun maitea leku garbi eta seguru batera joatea, beraz, Zubiartera sartzen den maskota oro batere parasitorik gabe eta txertoa jarrita egon beharko dira.
3
Beti uhalarekin. Gunearen barruan dagoen artean, zure txakurrak bere uhala jarrita eraman behar du. Korrika ihesi joatea ekidin nahi dugu!
4
Zure maskota beti identifikatuta eraman. Oso garrantzitsua da, bere mikrotxipaz gain, lepokoan beti plaka identifikatzaile bat eramatea ihes egingo balu lokalizatu ahal izateko.
5
Zure alboan. Zure maskota une orotan zure alboan mantendu beharko da. Ez utzi altzariari lotuta, ezta enkargu bat egiteko ere.
6
Errespetuz tratatu gainerako maskotak. Agian beste bisitari batzuek ez dute nahi bere txakurrak beste batzuekin elkartzea erosketak egin bitartean. Gogoan izan!
7
Jaso bere gorozkiak. Zure maskotari gorozkiren batek ihes egiten badio, garbitu. Eta, ahal de orotan, txiza eta kaka esparrutik kanpo egin ditzan ahalegindu. Ziur kasu egiten dizula!
ZUBIARTEKO DENDAK eta jatetxeak
Zure lagun maitea zeurekin eraman ahal izango duzu Zubiarteko denda eta jatetxe orotara, betiere establezimenduaren kanpotik ikusgarri jarritako eta sarrera debekatua duela zehazteko bereizgarri bat ageri duten haietara salbu. Noizbait lokal batera sar daitekeen edo ez garbi jakiten ez baduzu, galdetu pertsonalari. Atseginez informatuko zaituzte!
EREMU DEBEKATUAK
Zure maskota Zubiarteko eremu orotara askatasunez joan ahal izatea nahi genukeen arren, higiene arrazoiak direla-eta, debekatuta dauka elikagaien elaboraziorako, biltegirako edota manipulaziorako erabiltzen diren lekuetara sartzea.
Segurtasun arrazoiengatik, txakurrak ezin izango dira eskailera mekanikoetan barrena lekualdatu. Solairua aldatzeko, metodo ezberdinak erabili ahal izango dituzue:
- Igogailuak. Zure txakurra handia bada, gogorarazten dizugu neurri handiko igogailuak dauzkagula zeinetan erosotasunez igo eta jaitsi ahal izango den.
- Eskailerak. Bai, betiko eskailerak. Gainera forman mantentzeko lagungarria gertatuko zaion (eta bide batez, zuri ere bai) modu azkar eta ekologikoan.
- Kanpoko ateak erabiliz. Beste aukera bat da kalera irtetea eta Merkataritza Gunera beste ate batetik sartzea. Horrela muturrean aire freskoa sentitzeko aukera izango du, agian txiza egiteko aprobetxatuz.
Gogoratu: zure eta zure txakurraren zain gaituzue besoak zabalik!