HAURRENTZAKO GUNEA
ZUBIARTEKO KUBOAK
Zubiarten gure bisitari guztiek ondo pasatu behar dutelakoan gaude. Hori dela-eta, familiengan eta, bereziki, haurrengan pentsatuz, Zubiarteko Kuboak sortu genituen. Haurren gune hori gure merkataritza-guneko zerogarren solairuan dago eta argi eta garbi bereizitako bi eremurekin osatuta dago:
KOLTXONETEN GUNEA
Adin guztietarako egokia izanik, txikiei etzateko, atseden hartzeko edo jauzi egiteko aukera ematen die. Hori guztia beti bere gurasoen gainbegiradarekin.
TXIRRISTAREN GUNEA
Zubiarten tutu formako txirrista erraldoi bat daukate, zeinetara huskeria diruditen 6 altuerez osatutako kubo-labirinto bertikal dibertigarri batetik sartu ahal den. Emozioz betetako abentura bat, 105 eta 145 cm bitarteko altuera duten adingabe guztientzat egokia. Tutua, egituraren inguruan biltzen dena, metalezko material batez egina dago, eta horrek txikien irristaketa errazten du. Koltxoneten eremuan bezalaxe, adingabeak uneoro heldu arduratsu batek gainbegiratu behar izaten ditu.
HAURRAK DIBERTITZEKO ETA BIZKORTZEKO
EREMU BAT BILBON
Zubiarteko Kuboak, txikienak dibertitzeko ez ezik, haiek bizkortzeko eta euren alderdi emozionalak, intelektualak eta motorrak sustatzeko ere diseinatu ziren.
Beste haurrekin partekatutako eremua denez, Zubiarteko Kuboek adingabeen arteko harremana sustatzen dute. Izan ere, alditan, horien diseinu bertikala dela-eta, elkarri lagundu beharko diote sortzen zaizkien oztopoak gainditu eta irrikaz lortu nahi duten txirristara heltzeko. Bere egiturak, bestalde, berdinen arteko errespetua sustatzen du. Izan ere, bere txandaren zain egoten eta denek ibilbidea abiadura berdinean ez dutela egiten ulertzen irakasten die.
Zubiarteko Kuboen diseinu korapilatsua haurraren memoria, arreta eta kontzentrazioa sustatuko dituen erronka bihur daiteke. Azken finean, arreta guztia lanean jarri behar dute txirristaren sarrera deskubritzeko!
Gora egin, bere pisuari eutsi, herrestatu, etab. Ariketa horiek guztiak beharrezkoak dira labirintoaren gailurrera iristeko. Gorputza menderatzen eta haren pertzepzio egoki bat izaten lagunduko dieten mugimenduak.
Oraindik ez dituzu zure haurrak ekarri probatzera?
Zatoz eta gozatu haurrekin egindako plan dibertigarri bat Bilbon!