Compromiso con el medioambiente en Zubiarte
Compromiso con el medioambiente en Zubiarte

ZUBIARTE,
INGURUMENAREN ALDE

Jarduera orok du eragina ingurunean. Eta, beraz, gureak ere bai.

Hortaz, gure jarduera arduratsuki kudeatzeko eta gure baliabideak erabiltzeko modua etengabe hobetzeko buru-belarri lan egiten dugu.

Hondakinen kudeaketa, materialen balorizazioa, ingurumen-sentsibilizazioa, ekonomia zirkularreko ekimenak eta mugikortasun jasangarriagoa sustatzen duten baliabideak gure lan egiteko moduaren parte dira.

Compromiso con la sostenibilidad en Zubiarte

BERRERABILTZEA
SUSTATZEN DUGU

Ekonomia zirkularra ekimen zehatzen bidez ere hurbil daiteke pertsonengana.

Zubiarten ekintza ugari martxan jarri dugu, hala nola “Re-Fashion” eta “Zubiarte Shopstenible”, hots, Micolet-ekin batera egindako bigarren eskuko moda ekimena, zeinaren bidez, jantzi, oinetako eta osagarrien bizi-zikloa luzatzeko, horiek salerosi ziren.

BALIABIDEAK ARDURAZ
KUDEATZEN DITUGU

Gure lanaren funtsezko alde bat gure jarduerak sortzen dituen hondakinen kudeaketan datza.

Hondakinak prebenitzen, banantzen eta bereizten ditugu jatorritik, baita balorizatzen ere, eta baliabideak berreskuratzea lehenesten dugu, ezabatzearen gainetik. Izan ere, gure hondakinen % 95 baino gehiago birziklatu, berrerabili edo eraldatu egiten dira.

Hondakinak kudeatzeko modu hori “Hondakinetatik baliabideetara: Zero zabortegira” zigiluarekin lotuta dago, zeina Zubiarten berretsi dugun, birziklapenarekin eta balorizazioarekin dugun konpromisoarekin eta lanarekin bat etortzeko.

JASANGARRITASUNA
IKUSARAZTEN DUGU

Sentsibilizazioa ere gure konpromisoaren parte da.

Urteetan zehar, hainbat ekimenetan parte hartu dugu, hala nola “La Hora del Planeta” izenekoan, WWF España erakundearekin bat eginez gure argiterietako batzuen itzaltze sinbolikoa egiteko, eta gure espazioak erabili ditugu, kulturaren eta dibulgazioaren bidez, ingurumen-gaiak jakinarazteko.

Aipatzekoa da “Bilboko biodibertsitate ezkutua” erakusketa, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailarekin batera antolatu zena. Erakusketa horren eskutik, hiribilduko biodibertsitatea eta hori zaintzeko jorratzen ari diren proiektuak herritarrei ezagutarazi zizkieten.

BABESLEKU
KLIMATIKOA GARA

Zubiarte Bilboko Udalak aukeratutako babesleku klimatikoen zirkuituaren parte da.

Tenperatura altua denean, gure espazioak leku egokitua eskaintzen du, tenperatura egonkorrean eta gerizpean, muturreko beroak osasunari dakarzkion ondorioak arintzeko.

Refugio climático en Bilbao
aparcapatinetes

Patinete-aparkalekua

aparcabicis

Bizikleta-aparkalekua

kit reparacion bicis

Bizikletak konpontzeko Kit-a

MUGIKORTASUN JASANGARRIAGOA
SUSTATZEN DUGU

Halaber, gure aletxoa jartzen dugu egunero, modu jasangarriagoan mugitzea gero eta errazagoa izan dadin.

Hori dela eta, Zubiarten baditugu bizikletak eta patineteak aparkatzeko lekuak eta bizikletak konpontzeko kita. Eta ondo-ondoan, autobus-geltoki bat eta tranbia-geltoki bat daude.

Gogoko dugu Zubiartera iristea errazten duten baliabideak eskaintzea, eta, horretarako, hainbat mugikortasun-alternatiba jakinarazten dugu, joan-etorriak modu jasangarriagoan egitea aukeratzen dutenei laguntzeko.

Jarri gurekin harremanetan eta jarri martxan zure ideia Zubiarten.

Kontaktua:

Informazioa eskatu:


    Antes de darle a enviar, te invitamos a que te informes sobre el tratamiento que hacemos de tus datos:

    INFORMACIÓN BÁSICA PROTECCIÓN DE DATOS
    Responsable de tratamiento: ZUBIARTE INVERSIONES INMOBILIARIAS, S.L.
    Finalidad: La gestión de las solicitudes sobre la comercialización de espacios.
    Legitimación: Consentimiento del interesado.
    Destinatarios: A aquellos terceros implicados en el arrendamiento del local.
    Derechos: Podrás obtener información adicional sobre el tratamiento de tus datos y el modo de ejercitar tus derechos o presentar una reclamación ante la Autoridad de Control española en el modo descrito en nuestra Política de Privacidad.

    EZ GALDU PLAN BAKAR BAT ERE
    HARPIDETU GURE NEWSLETTER-EAN.

    INFORMACIÓN BÁSICA PROTECCIÓN DE DATOS
    Responsable de tratamiento: ZUBIARTE INVERSIONES INMOBILIARIAS, S.L.
    Finalidad: La gestión de alta a la suscripción y el envío de ofertas, promociones y newsletters del centro a través de cualquier medio multicanal.
    Legitimación: Consentimiento del interesado.
    Destinatarios: No se comunicarán a terceros.
    Derechos: Podrás obtener información adicional sobre el tratamiento de tus datos y el modo de ejercitar tus derechos o presentar una reclamación ante la Autoridad de Control española en el modo descrito en nuestra pribatutasun-politika.

    Jaiotza-data:

    Pribatutasuna

    Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula ulertzen dugu. Gure pribatutasun-politikan informazio gehiago eskura dezakezu, edo zure nabigatzailearen konfigurazioa nola aldatu ikasi.