Hizkuntza bera hitz egitea ez da adin kontua, intentzio kontua baizik.
Ba al dakizu zer den ‘ghosting-a’ edo zure gurasoek zergatik erabiltzen dituzten oraindik etenpuntuak WhatsAppen?
Belaunaldiarteko Adimena beste adin bateko pertsona baten begiekin mundua ulertzeko superboterea da.
Egin zure ezagutzen proba: ‘POV’-ren esanahiarekin hasi eta ‘Bic bolalumarekin atzera eramatearen’ erabilera misteriotsuraino. Egin testa eta ikusi belaunaldiarteko adimenaren zure indizea zein den. Gainera, errealitate birtualeko 30 betaurrekoren zozketan sartuko zara.
índice
Errealitate birtualeko 30 betaurreko zozkatuko ditugu hori egiten duzuen guztien artean
Haz el test ahora y entra en el sorteo. Consulta las bases aquí.
Los campos con asterisco en el formulario son obligatorios
INFORMACIÓN BÁSICA PROTECCIÓN DE DATOS
Responsable de tratamiento: ZUBIARTE INVERSIONES INMOBILIARIAS, S.L.
Finalidad: La gestión de alta a la suscripción y el envío de ofertas, promociones y newsletters del centro a través de cualquier medio multicanal.
Legitimación: Consentimiento del interesado.
Destinatarios: No se comunicarán a terceros.
Derechos: Podrás obtener información adicional sobre el tratamiento de tus datos y el modo de ejercitar tus derechos o presentar una reclamación ante la Autoridad de Control española en el modo descrito en nuestra política de privacidad.
Digitala den horretatik erreala den horretara: inpaktu soziala duen lankidetza
Belaunaldiarteko Adimena ez da kontzeptu soil bat. Nola bizi garen ulertzeko modu bat da.
Horregatik, Zubiarten urrats bat gehiago eman dugu eta Eusko Jaurlaritzarekin eta Kuvu elkartearekin lankidetzan dihardugu Bizihabi programa ezagutzera emateko. Ekimen horrek adineko pertsonen eta gazteen arteko bizikidetza bultzatzen du etxebizitza partekatuz.
Bizihabi programak zerbait erraza, baina aldi berean sakona proposatzen du: bakarrik bizi diren 65 urtetik gorako pertsonak etxebizitza bila dabiltzan 35 urtetik beherako gazteekin harremanetan jartzea, honako hauetan oinarritutako bizikidetza sortuz: elkarri laguntzea, elkar trukea eta partekatutako esperientzia. Programak laguntza eskaintzan du prozesu guztian, profilak hautatzetik hasi eta bizikidetzaren jarraipena egiteraino, harreman seguruak eta orekatuak bermatzeko.
Programak, abian jarri zenetik, belaunaldiarteko dozenaka bizikidetza ahalbidetu ditu eta partekatutako milaka gau sortu ditu.
Zure egongela Zubiarten
Maiatza osoan ekimen horretara bideratutako gune bat topatuko duzu Zubiarten. Zure etxeko egongela bezala
Gune horretan programari buruzko informazioa jaso daiteke eta dagoeneko Bizihabi proiektuko kide direnen benetako lekukotzak entzun daitezke, esperientzia zehatzetan oinarrituta, nola funtzionatzen duen ulertzeko.
Horrez gain, urrats bat gehiago eman nahi dutenentzako hiru postontzi egongo dira: logela bila dabiltzanentzat, logela eskaintzen dutenentzat eta ekimena zabaltzen lagundu nahi dutenentzat.
Kuvu elkarteko kideak Zubiarten egongo dira maiatzaren 7an, 8an eta 9an, 12:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era, zalantzak argitzeko, programa azaltzeko eta parte hartzea baloratzen ari direnei laguntzeko.
Konektatzeko beste modu bat
Belaunaldiarteko adimena ez da analogikoa edo digitala dena aukeratzea. Mundua ikusteko bi moduak batera eman daitezkeela, elkar osa dezaketela eta elkar aberastu daitezkeela ulertzea da.
Horregatik proposatzen dugu erraza den zerbaitekin hastea: ezagutu zure profila, ulertu besteena eta zabaldu atea konektatzeko modu berriei.
Izan ere, gauza batzuk teknologiak konpon ditzake, baina beste batzuk bi belaunaldik topo egiten dutenean soilik gertatzen dira.






